Pertsona Gorren Familien Elkarteen Euskal Federazioak Nerea Melgosa´ri zehaztu dio zer lan egiten duten entzuteko zailtasunak dituzten familien eta pertsonen bizitzako hainbat eremu hobetzeko

0

VG 2023 06 07

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosak bilera egin du gaur goizean Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin (FEVAPAS), Ana Isabel Dorado buru dela eta Montserrat Piérola koordinatzaile dela.
Topaketan, FEVAPAS´eko ordezkariek Euskadin entzuteko zailtasunak dituzten familien eta pertsonen hainbat esparru hobetzeko egiten duten lana aipatu dute. Federazioaren behar sozial eta ekonomiko berriak ere azaldu dituzte. Nerea Melgosa´rekin batera, Lide Amilibia sailburuordea eta Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria egon da bileran.

FEVAPAS–Pertsona Gorren Familien Elkarteen Euskal Federazioa – 1994ko urtarrilean eratu zen, irabazi asmorik gabeko elkarteen elkarte gisa, eta Aransgi (Gipuzkoa), Aspasor (Araba) eta Ulertuz (Bizkaia) elkarteek osatzen dute.

Informazio gehigarria