Bostirabazlik, Naturologoak eta Laligak taldeek Consumópolisen fase autonomikoa irabazi dute, dagozkien mailan

0

Consumopolisen lehenengo faseak baditu maila bakoitzeko talde irabazleak. Hauek dira: Azkoitiko Floreaga ikastetxeko Bostirabazlik taldea, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan; Bilboko Indautxuko Jesuitas ikastetxeko Naturologoak taldea, Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailan; eta Gasteizko Nuestra Señora de las Mercedes ikastetxeko Laliga taldea, Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako ikasleen artean.

Fase autonomikoko talde irabazle horiek Estatuko fasera joango dira Estatu osoko kategoria bakoitzeko talderik onena zein den argitzeko. Lehen fase honetan, Consumópolis hirian zeharreko ibilbidea osatu behar izan dute, eta bigarren fasean, egindako bideoak baloratu dira.

Consumópolis kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa da, Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua.

Helburua da, irakasleen eta ikasleen bidez, ikastetxeek kontsumo-hezkuntzarekin lotutako jardueretan parte har dezaten sustatzea. Bereziki, modu kontzientean, kritikoan eta solidarioan hausnartu behar da kontsumo arduratsuaren hainbat alderdiri buruz.

Hamazortzigarrenedizio honetan, Interneten arriskuetan eta erabilera egokian oinarritu da lehiaketaren gaia.