Lankidetzan aritu dira Gizarte Kohesio Arloa eta Barakaldo Esku-hartze Solidarioa datorren hilaren 18ko bularreko minbiziaren aurkako martxan

0

Barakaldo Esku-hartze Solidarioa elkarteak bularreko eta minbizi ginekologikoaren aurkako martxa antolatu du datorren ekainaren 18rako, igandea.  Gizarte Kohesioa udal arloaren laguntza izan du ekimenak. Bigarren alkateorde Carlos Fernándezek eta arloko zinegotzi ordezkari Nuria Rodríguezek gaur goizean hartu dute parte ibilbidea ezagutzeko boluntario arteko topaketan.

Martxan izena ematera animatu ditu barakaldarrak Fernándezek; dagoeneko 2.600 lagunek eman du izena. Era berean, larunbat arratsalderako eta iganderako Lasesarre frontoian antolatutako gainontzeko jardueretan ere parte hartzeko deia egin du ISB elkarteak.

Ekimenon bidez, CIC bioGUNEn datozen hilotan 42.000 euroko aurrekontuarekin abian jarriko den bularreko minbiziaren eta minbizi ginekologikoaren buruzko ikerketa proiekturako funtsak bilduko dira.  Diru hori guztia biltzea da ISBren asmoa. Horretarako, Bularreko Minbiziaren eta Minbizi Ginekologikoaren Elkartearen sostegua izango du.

Izen-ematearen 7 euroak osorik joango dira xede solidario horretara. Izena emateko, elkartearen www.isbarakaldo.org web-orrian izena ematea eta datuak betetzea besterik ez dago. Izena ematearen truke arrosa koloreko kamiseta bat jasoko da, martxan janzteko.

Hau da Barakaldo Esku-hartze Solidarioa elkarteak 2013tik egin duen zortzigarren ekimen handia. Tokiko polizia talde bat hasi zen orduan horrelako ekimenak antolatzen.  Ordutik, Elikagaien Bankua, Stop Sanfilippo, Garmitxa, La Cuadri del Hospi, Biocruces (iktusaren aurkako ikerketa), Alzheimerraren Senide Elkartea eta Kids Ukrainia elkarteetarako funtsak bildu izan ditu.