Vitoria-Gasteizen (Zabalgana), erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 35 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea

0

Vitoria-Gasteizko udalerrian erregimen tasatu autonomiko 35 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan RD-13 U.T.E. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2023ko ekainaren 12a eta 2023ko uztailaren 10a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2023ko uztailaren 18an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak
  • Sustatzailea: Pribatua – RD-13 U.T.E.
  • Etxebizitza kopurua: 35
    • Horietako:
    • 33 etxebizitza hiru logela eta bi bainugelakoak (88,30 eta 90m2 bitartekoak)
    • 2 etxebizitza egokituak, bi logela eta bainugela batekoak (90m2)
  • Kokapena: RD 13.2 lursaila (5. sektorea) – Zabalgana (Aldaia)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 283.594 €
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 289.375 €
    • Etxebizitza egokitua + eranskinak: 288.246 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

RD-13 U.T.E.

Eduardo Dato kalea 37, behea esk. – 01005 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 156 555

Posta elektronikoa: info@vivantis.es

(*) Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.