Gobernu Kontseiluak arau-hausteei buruzko informaziorako eta informatzaileak babesteko barne kanal bat ezartzea arautzen duen Dekretua onartu du

0
  •  Arauak informazioaren kultura bultzatu nahi du, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren funtzio eremuan interes publikoaren aurkako mehatxuak prebenitzeko eta detektatzeko bide gisa
  • Dekretu honen helburua da pertsonak babestea Ogasun Publikoari eta Gizarte Segurantzari kalte ekonomikoa eragiten dieten balizko arau-hauste administratibo eta penal larri eta oso larrien berri ematen dutenean, jasan ditzaketen mendekuen aurrean
  • Barneko informazio sistema honako hauek osatzen dute: komunikazio kanala, sistemaren arduraduna eta aurkeztutako informazioak kudeatzeko prozedura 

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteei eta informatzaileak babesteari buruzko informazioaren barne kanala sortu eta arautzen duen Dekretuari. Arauak interes publikoa babesteko herritarren lankidetza sustatzeko kultura indartzen du.

Arauak erakunde publikoak behartzen ditu barne sistema bat ahalbidetzera, arau-hauste penalak edo administratiboak antzematen dituztenek horien berri eman dezaten eta inplikatutako erakundeak berak bideratu ditzan. Modu honetara erakundean bertan modu eraginkorrean jarduteak ondorio negatiboak lehenago geldiarazi eta eragindako kalteak lehenago konpondu ahal izango da.

Informazioaren barne sistema honako hauek osatzen dute:- Komunikaziorako barne kanala: informazioa jasotzeko bide gisa egoitza fisikoa eta elektronikoa dituena.

– Barne sistemaren arduraduna: barne kanalaren funtzionamenduaz eta jakinarazitako arau-hausteak jasotzeko, izapidetzeko eta ikertzeko prozedurak babestu eta kudeatzeko neurriak jasotzeaz arduratuko da. Zuzendari maila izango du eta sei urterako izendatuko da. Bere eginkizunak modu independentean beteko ditu, eta ezingo du inolako jarraibiderik jaso.

– Barne kanalaren bidez aurkeztutako informazioak kudeatzeko prozedura.

Informatzaileak aurkeztutako komunikazioan arau-hauste administratiboren bat egon daitekeela ikusten badu, barne kanalaren arduradunak tartean dagoen erakundea edo erakundea atxikita dagoen Saileko sailburuari jakinaraziko dio. Ikerketaren ondorioak azalduko dizkio, eta antzemandako arau-hausteak zuzentzeko eta erantzukizunak argitzeko jarduketak hasteko eskatuko dio.

Delitua gertatu dela ikusiz gero, Fiskaltzari igorriko dizkio ikertutako informazioa eta gertakarak. Bere jarduna amaitutzat joko du eta dagokion sailburuari jakinaraziko dio.

Informazioaren barne kanalaren bidez helarazitako komunikazioak konfidentzialtasun zorrotzez kudeatuko dira, betiere anonimotasuna zainduz, eta informatzailearen nortasuna eta beste datu batzuk ezin izango dira jakinarazi.

Barne sistema horren arauketa, etorkizunean dagokion kanpoko informazio kanala legearen bidez gauza daitekeen eraketarekin batera, aukera bat da Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte eta ekonomia sarea osatzen duten erakundeen, enpresen eta pertsonen integritatean sakontzeko aukera ematen dute barne sistema honen arauketak eta etorkizunean lege bidez eratuko den kanpoko informazio kanala.

Dekretua gai horri buruzko Estatuko 2023ko otsaileko legearen transposizioaren ondorio da. Lege horrek, era berean, Europako Zuzentaraua txertatzen du Espainiako Zuzenbidean, lan-testuinguru edo testuinguru profesional batean antzemandako EBko Zuzenbidearen arau-hausteak jakinarazten dituzten pertsonak babesteko asmoz.