INGURA online ikas-plataforman emandako urratsak aurkeztu dira

0

HABEren zuzendariak proiektuaren garrantzia azpimarratu, eta adierazi du A1 eta A2 mailako materiala aurtengo urte bukaerarako-edo prest edukitzea dela helburua, eta C1 maila arterakoa, berriz, 2025-2026 ikasturterako.

INGURA egitasmoaren arduradunak proiektuaren egungo egoera eta funtzionamendu orokorra aurkeztu ditu: atari nagusia, izen-ematea, ikaslegaiak eta ikasleak, baita A1 mailako ikastaroa ere: itxura eta antolaketa, unitate didaktikoen hezurdura, jarduerak, bideoak…

Aurkezpenari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus aurkezpen-bideoa: