Kooperatiben Erregistroaren Erregelamenduaren Dekretua onartu da, izapide elektronikoak erraztuko dituena

0

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren Dekretua onartu du, Kooperatiben Legea garatzen duena izapide elektronikoak errazteko, batez ere Gizarte-Ekonomiako enpresa horien sozietate-bizitzaren une kritikoetan.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, Jaurlaritzak argi berdea eman dio dekretu honi. Kooperatibekin landutako dekretu bat da, eta bide elektronikoen bidez harreman arinagoa izateko aukera emango die, epe laburragoekin, enpresa kooperatibo berriak sortzea erraztuz.

Erregelamendu hau Legebiltzarrak 2019an onartutako Legean aurreikusitako arau-garapenetatik lehena da. Lege hori garatzean pandemiaren eragina jasan du, eta horrek aldaketa bat eragin zuen, bai eta Ukrainako gerraren ondorioak ere, sektoreari laguntzeko ahaleginak areagotu baitzituen.

Dekretu hau ukitutako enpresen ordezkariekin batera idatzi da, lan konplexua eta teknikoa izan da, eta kooperatibek erregistratzeko betebeharra telematikoki betetzeko prozedura guztiak jasotzen ditu.