Lan eta Enplegu Sailak Gizarte Ekonomiarako 1,26 milioi euroko laguntzen deialdia egin du

0

Lan eta Enplegu Sailak 1,26 milioi euroko laguntzen deialdia egin du Gizarte Ekonomiarako, zehazki prestakuntzarako eta laguntza teknikorako.

Lehenengoa Gizarte-Ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko da, eta 440.000 euroko zuzkidura du. Zehazki, honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira laguntzak: Urteko Kudeaketa-Plan bat egitea eta ezartzea; bazkideei bermeak emateko aldez aurreko ekonomia- eta finantza-azterketa egitea; Kooperatiben eta Lan-Sozietateen merkataritza-kudeaketari buruzko berariazko aholkularitza ematea; gerentziari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea; zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko planak; erakundeak eraldatzeko tresna berriak ezartzea; elkarren bermerako sozietateen (EBB) bidez abal- eta berme-sistema indartzeko azterlan bat egitea; digitalizatzeko tresnak ezartzea; eta ingurumen-arloko hobekuntza-ekintzak ezartzea.

Era berean, 820.000 euro onartu dira Gizarte-Ekonomiako prestakuntzarako. Kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko prestakuntza-jarduerak izan daitezke unibertsitate-(aurreko-) eta/edo sozietate-eremuan, unibertsitate-eremuan, eta lanbide-heziketan, bai eta dibulgazio- edo ikerketa-jarduerak ere. 2022ean 697.000 euroko laguntzak eman ziren.