LHF Labs, adimen artifizialean, lengoaiaren teknologietan eta konputazioan espezializatua

0

LHF Labs 2022an sortu zen, sektore pribatuarentzat eta herritarrentzako zerbitzu aurreratuak sortzean oinarritzen da. Bertako langileek Superkonputazioko Zentro Nazionalean (BSC-CNS) ezagutu zuten elkar. Europako superkonputazio-zentroetako bat da, eta gaztelania eta katalana lantzen dituzte, oro har, eta eremu biomedikoan. Sektore pribatura jauzi egiteko asmoz, gaur egun LHF Labs izenez ezagutzen duguna sortu zuten, helburu argi batekin,” ezagutza ikertzailea eta hizkuntza naturalaren prozesamenduan izandako azken aurrerapenak industriara transferitzeko ”, enpresako CEOak, Asier Gutierrezek adierazi duenez. 

Asier Gutierrezen arabera, langileen esperientzia da besteengandik bereizten dituena, “startup gisa, proiektuak zein bizkortasunez eta errealismoz tratatzen ditugun, eta oso espezializatuta dauden pertsonen taldeari esker zerbitzu bereizia, pertsonalizatua eta balio handikoa emateko gai gara“. 

Eskaintzen dituen zerbitzuak aplikazio-eremu desberdinetan hizkuntza-eredu handiak sortzean oinarritzen dira, “medikuntzatik  gizarteratzeraino, testu-informazioaren bolumen itzelak prozesatzetik testuak sinplifikatzeraino edo elkarrizketa-sistemak garatzeraino”, LHF Labs-eko CEOak azaltzen duenez. Izan ere, gehien eskatzen diren zerbitzuen artean, elkarrizketa-sistema aurreratuak nabarmentzen dira, bai eta testu batean datozen datuak egituratzeko eta antolatzeko zerbitzuak ere. Asier Gutierrezek dioenez, “enpresa batek dituen dokumentu kopuru izugarriak analisi preskriptiborako ez ezik, analisi prediktiborako ere nola aprobetxatu aztertzen dugu”. 

Gaur egun, enpresak Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiarekin (MINECO) batera lan egiten du hizkuntza-ereduak erabiliz, Administrazioaren interfazeak garatzeko. Baita Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioarekin ere, gizarteratze-politikak ebaluatu eta arintzeko teknikak aplikatuz, hala nola Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera. 

Duela gutxi, euskal enpresa hautatua izan da proiektua EJIErekin, Eusko Jaurlaritzako organo kudeatzaile teknologikoarekin, batera garatzeko. “Euskarak gizarte osoan duen aberastasun kultural eta linguistikoa argi daukagu, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzak GAITU proiektu estrategikoari esker euskarari ematen ari zaion bultzada aprobetxatuko dugu”, CEOak adierazi duenez. 

Etorkizunari begira, hainbat proiektu garatzen ditu, eta horietako batzuk oraindik publikoak ez diren arren, testu juridiko-administratiboak sinplifikatzeko zerbitzuetan lan egiten du. “Garrantzitsua da Administrazioa komunikatzean inklusiboa izatea eta, partzialki bada ere, Administrazioaren desafekzioa eta herritarrentzat diren zerbitzuak ez ulertzeak sortzen duen frustrazioa arintzean”. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.