Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak 2023. urterako honako deialdi hau egiten du

0

Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak dirulaguntza deialdia egiten du Natura-ondarearen kontserbazioari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako. Deialdi hori maiatzaren 31ko EHAAn argitaratu zen. Norgehiagoka-modalitateko dirulaguntzen programa hau 2002an hasi zen, eta haren helburuak dira, batetik, natura-ondareari buruzko ezagutza garrantzitsua hobetzea, eta, bestetik, elkarteen-saretzea eta enpresen jarduera sustatzea natura-ondarearen kontserbazioaren esparruan. 

Proiektuak honako gai hauei buruzkoak izango dira: Natura 2000 Sarea, habitat naturalak eta erdi-naturalak, arriskuan dauden basaflora eta basafaunako espezieak edo natura-ondareko beste elementu batzuk. Betiere lehentasuna ematen saiatuz natura-ondareko elementu garrantzitsuenei, kontserbazio-egoera txarragoei edo oso ezagutza mugatua dutenei buruzko datuak lortzeari eta ezagutza hobetzeari. Eskabideak uztailaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira.