Hitzarmenak sinatu dira Andoaingo eta Getxoko udalekin

0

Martxoaren 30ean, hitzarmen bat sinatu zen Andoaingo Udalarekin udal-etxebizitza libreak kudeatzeko. Horrela, udalerri horretan 2021etik zegoen BIZIGUNE-ASAP lankidetza-akordioa osatuko da.

Bestalde, apirilaren 25ean, 2014az geroztik zegoen lankidetza-hitzarmenaren akordioa eguneratu zen Getxoko Udalarekin. Bi hitzarmen horiek sinatzeari esker, Alokabidek eta udal horiek elkarrekin lanean jarraitzen dute Euskadin alokairu publikoko etxebizitzen eskaintza areagotzeko erabaki sendoan.