Astekonomiak gaur jasotzen du etxebizitzen salmentak behera egin duela eta euskal aireportuetatik joandako pertsonen kopuruak gora egin duela maiatzean

0

Lehen lauhilekoan, iazko aldi berarekin alderatuta, Euskadiko etxebizitzen salmentak izandako beherakada da gai nagusia gaur Astekonomian. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen balantze bat da, maiatzean euskal aireportuetatik joandako pertsonen kopuru nabarmenari eta turismoen salmentak izandako gorakadari ere erreparatzen diena.

2023ko lehenengo lauhilekoan, etxebizitzen salmentak % 5,7 egin zuen behera Euskadin aurreko urteko aldi beraren aldean. Beherakada horren arrazoia, neurri handi batean, hipoteka-maileguen baldintzak gogortzea izan zen, haien interes-tasak etengabe hazten ari baitira.

Bestalde, maiatzean, euskal aireportuetako pertsonen mugimenduak % 23,1 egin zuen gora aurreko urteko aldi beraren aldean. Guztira, 648.122 pertsonak bidaiatu zuten hegazkinez: hilabete horretako serie historiko osoko erregistrorik altuena. Gorakada handiagoa da atzerritarren artean (% 31,1).

Beste atal batean, Astekonomiak Trafiko Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako maiatzari buruzko azken datuak bildu ditu. Datu horien arabera, 11.328 turismo saldu ziren Euskadin, aurreko urteko aldi berean baino % 12,1 gehiago. Horrela, azken hilabeteetako joera positiboak jarraitzen du produkzio-erritmoak berreskuratu ahal izan direnean.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.