EUSPOT 2023k zientzia eta teknologiari buruzko euskarazko spotik onenak saritu ditu

0
  • Eusko Jaurlaritzak babestu du lehiaketaren 2023. edizioa, euskal gazteen artean bokazio zientifikoak eta teknikoak sustatzeko
  • Euspot 2023an parte-hartze historikoa lortu da 149 spotekin, iazko edizioan baino 54 gehiago
  • 6 kategoriatan banatu dira sariak, eta publikoaren sarirako 1.700 boto baino gehiago jaso dira 

Euspot lehiaketa 2001ean jaio zen euskarazko iragarkiak sortzeko, eta euskarazko sorkuntzan eta publizitatean erreferente bihurtu da. Eusko Jaurlaritzak babestuta eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP 2030) bultzadarekin, aurten Euspot-en 12. edizioa egin da, gai honi buruz: ¡ZIENTZIALARI ETA IKERTZAILE IZAN NAHI DUT!

Erronka izan da 30 segundoko iragarki bat sortzea bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina pizteko, eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko. STEAM edukiak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) gazteengana hurbildu eta baloratu nahi izan dira, baita trebetasun eta lanbide horien interes- eta ezagutza-maila handitu ere, haien garapen profesionala eta etorkizuneko gizartearen eraikuntzan duten parte-hartzea errazteko. Sormena eta ikasteko grina sustatu nahi izan dira, pentsamendu zientifikoa sustatuz.

2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP Euskadik Ikerketaren eta Berrikuntzaren alde egindako apustu estrategikoa da. Haren ikuspegia da Euskadi berrikuntzan Europako eskualde aurreratuenen artean kokatzea 2030ean, bizi-maila eta enpleguaren kalitatea hobetzeko. Estrategia hori erakunde publikoek, enpresek, unibertsitateek, ikerketa-zentroek, zentro teknologikoek eta eragile sozioekonomikoek partekatzen dute.

Euspot 2023an parte-hartze historikoa lortu da 149 spotekin, iazko edizioan baino 54 gehiago

Euskara, sormena eta publizitatea integratzen aitzindaria, 2001ean sortu zenetik Euspot euskarazko publizitatearen harrobia sustatzeko erreferente bihurtu da. Ondo errotutako lehiaketa da, aurreko edizio guztiak batuta 700 spot inguru jaso zituena.

2023ko edizio honetan Euspoten parte hartzea historikoa izan da. Guztira 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39, 18 urtetik gorakoek egin dituzte eta 110, 18 urtetik beherakoek.
Iragarkiak Euskal Herriko hainbat lekutan egin dira: Ataun, Ordizia, Beasain, Alegria-Dulantzi, Gasteiz, Legazpi, Arrasate, Donostia, Bilbo, Iruña, Azpeitia, Zestoa, Hernani, Lazkao, Legutio, Bergara, Orio, Zarautz, Elorrio, Oiartzun, Berriz, Idiazabal, Bermeo, Sopela, Ajangiz, Eskoriatza, Aretxabaleta, Ondarru, Zamudio, Berriatua, Derio…
Aurkeztutako iragarki guztiak ikusteko: https://euspot.eus/hemen-dituzue-149-spotak-ikusgai /

6 kategoriatan banatu dira sariak, eta publikoaren sarirako 1.700 boto baino gehiago jaso dira

Aretxabaletako Arkupe kultur etxeak Euspot 2023 sari banaketa ekitaldia hartu du ostegun honetan, ekainak 15, Tor magoak aurkeztutako ekitaldi batean. Sei sari banatu dira beste horrenbeste kategoriatan, 3.000 euro baino gehiagorekin.

Sari nagusiak

  • Spotik onena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Komisionatuak emana (1.000 euro). Irabazleak: Gorka Santos Alvarez eta Haizea Bedialauneta Garcia, Elorriokoak.
  • Publikoaren saria700 boto baino gehiagorekin eta Aretxabaletako alkateak emana (500 euro). Irabazlea: Óscar Golpe Manuel, Vitoria-Gasteizkoa.
  • Gazteen saria 18 urte beherakoentzat, Bai Euskarari elkarteko zuzendariak emana (500 euro). Irabazleak: Rocío eta Eliana Sanchez, Maialen Mendez, Naroa Garmendia, Nagore Arteaga eta Eneko Arozena, Donostiakoak.
  • Musika sinkronizazio onenaren saria, Arteman Komunikazioko zuzendariak emana (300 euro). Irabazleak: Mikel Larrion eta Yurena Carrero, Bergara eta Gazteizkoak, hain zuzen ere.

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena, komunikazio-campuseko zuzendariak emana (500 euro). Irabazleak: Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta, Arrasatekoak.
  • Arizmendi Ikastolako spotik onena, bere komunikazio zuzendariak emana (250 euro). Irabazleak: Patricia Nicola Petrar eta Yashira Rodriguez Fernandez, Eskoriatzakoak.

Aurreko sariez gain, Euspoten antolakuntzak sormenari buruzko prestakuntza-saioak antolatu ditu 500 ikasle baino gehiagorentzat, spot egileen harrobia indartzeko helburuarekin. Saio hauen helburua gazteen sormen eta publizitate sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea izan da. Azken urteotan 4.000 ikaslek baino gehiagok jaso dituzte Euspoten prestakuntza-saioak Euskal Herriko hainbat ikastetxetan.