Javier Hurtado sailburuak nabarmendu du EBren Next planeko funtsek Hiri eta Landa Merkatu Jasangarriei, Funts Teknologikoari eta, oro har, euskal merkataritzaren trantsizio digitalari lagunduko dietela

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua elkarrizketatu dute gaur Onda Vascan, Merkataritzari Laguntzeko Astea dela eta.

Sailak Euskadiko merkataritzari ematen dizkion laguntzei buruz galdetuta, sailburuak ezohiko laguntzak eta egiten ari diren planak aipatu ditu. Pandemiak eta krisiak sortutako beharrei erantzunez, 150 milioi euroko Erresistentzia Plana ezarri genuen turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreentzat. Gainera, baliabide garrantzitsuak bideratzen ditugu merkataritzara laguntza-programen bidez, hala nola, merkataritza-saltokiak modernizatzeko programaren bidez, edo aste honetan onartutako Hirigune programaren bidez, edo Europatik Next Generation direlakoen finantzaketarekin iristen diren ekarpenekin, hala nola Hiri eta Landa Merkatu Jasangarrietarako eta Funts Teknologikorako laguntzen bidez, zeinak garrantzi handia izango baitu euskal merkataritzaren trantsizio digitalerako.