Suesa, tokiko fabrikazioa bultzatzen duten neurrira egindako transformadoreak

0

Suesa duela 35 urte sortu zen, transformadore eta bobinen sektoreko euskal enpresa zaharrenetakoa da. Enpresa Zamudion (Bizkaia) kokatuta dago eta gaur egun 46 langile ditu. Enpresaren jarduera, nagusiki, tokikoa izaten jarraitzen duen arren, bezero gisa enpresa handiak eta txikiak izanik, azken urteotan nazioarteko merkatua indartu nahi izan da, eta gaur egun nazioarteko enpresekin hainbat lankidetza-proiektutan jarduten. 

Bezeroak bi alorretan bana daitezke. Lehenengoak prozesu giltzarriak zein lan osagarriak behar dituzten enpresak dira. Beste kasuan, bezero askok eskatzen dituzte neurrira egindako transformadoreak eta bobinak. 

Álvaro Fernándezek dioenez, Suesa Euskadiko sektoreko enpresa beteranoetako bat da “bere erresilientziaren ondorioz. Hogeita hamabost urte hauetan, transformadore-fabrikatzaile askok bere lantegiak itxi dituzte edo ekoizpena lan-kostu txikiagoa duten herrialdeetara eraman dituzte. Serie handien ekoizpena, funtsean, Txinara eraman da. Suesan, gure bezeroei beren beharretara egokitutako produktua eskaini diegu, kudeaketa aurreratuan oinarrituta”. 

Gaur egun alderantzizko egoera gertatzen ari da. Enpresek hornidura-kateak laburtu nahi dituzte, tokiko fabrikazioa bultzatuz. “Horrek aukera eman digu energia-, automobil- eta etxetresnen sektoreetan garrantzi handiagoko proiektuetan parte hartzeko”, dio Suesako kudeatzaileak. 

Suesaren funtsezko elementu bat bere transformadoreetan jorratzen duen berrikuntza-lana izan da, adibidez, Lean Manufacturing metodologia bere ekoizpen-prozesuetan ezarriz. “Badakigu teknologia oso garrantzitsua duela sektore honetan; beraz, urtero, bobinaketa- (CWIEME Berlinen), azpikontratazioaren eta makina-erremintaren (BEC) azoka garrantzitsuenetara joaten gara. Gainera zaintza teknologikoko azoketan presente gaude, horietatik sortzen baita etorkizuneko inbertsioen lehen urratsa”, adierazi du Álvaro Fernándezek. Nabarmentzekoa da, halaber, CEBEKek Suesari Enpresan Bardin ETE 2023 saria esleitu diola berdintasunaren alde egindako lanagatik. Langileen %50 baino gehiago emakumeak dira. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.