2,5 milioi euro musika ikastegi pribatuen finantziaziorako

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onartu du, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, Euskadiko Musika Eskola Pribatuei eta Musikako Zentro Baimendu Profesionalei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen agindua. Deialdi honek  2.508.810 euroko diru-kopurua du.

Deialdi honen helburua da aipaturiko ikastegi horien 2022-2023 ikasturteko kostuak finantzatzen laguntzea, horrela Euskadin musika-irakaskuntzak garatzen lagunduz. Eskola hauek musika arloko prestakuntza praktikoa eskaintzen diete hala nahi duten ikasleei, eta ikasketa profesionaletarako prestatzen dituzte. Gaur egun, ezaugarri horiek dituzten 47 ikastegi daude Euskadin, 12.000 ikasle ingururekin.

Bi dirulaguntza lerro jasotzen ditu: bat, aurrekontuaren % 25eko edo hortik gorako udal-finantzaketa duten zentroetarako; eta, bestea, % 25etik beherako edo udal-finantzaketarik gabeko zentroetarako.

Deialdi honen bidez diruz lagundu ahal izango dira ikastetxe horietako langileen kostuak (irakasleenak eta irakasle ez direnenak), ekipamendu eta funtzionamendu gastuak, musika-irakaskuntzarekin zuzenean lotuta badaude betiere.

Informazio gehigarria