Amurrioko Apymca eta Laudioko APILL merkatarien elkarteei dirulaguntza bana onartu zaie Airaldea eskualdeko merkataritza dinamizatzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hainbat zuzeneko laguntza onartu ditu gaur Arabako Laudio eta Amurrio udalerrietako tokiko merkataritza bultzatu, sustatu eta digitalizatzeko. Jaurlaritzaren Kontseiluak merkataritza-sektorea dinamizatzeko proiektuak bultzatzeko laguntzak onartu ditu, Laudioko Merkatarien Elkartearen (APILL) bidez eta Laudioko Udalarekin eta haren tokiko garapen-agentziarekin, 38.000 euroko aurrekontuarekin, alde batetik, eta Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkartearena (Apymca), 47.000 eurorekin.

Laguntza horiek Aiaraldea Euskal Autonomia Erkidegoko eremu behartsuetako bat dela aitortzearen testuinguruan ematen dira, bertan enplegua sortu eta tokiko ekonomia biziberritzen duten proiektu garrantzitsuak behar baitira. Aitorpen hori Eusko Legebiltzarrean 2020ko urriaren 22an aho batez onartutako ponentzia baten emaitzen bidez gauzatu zen, zeinaren irizpena 2021eko azaroaren 25eko osoko bilkuran onartu baitzen.