Erizain kudeatzaileak eta zainketen kudeaketa

0

Duela gutxi, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, Erizain Kudeatzaileen 33. Jardunaldiak egin ziren Cádizen. Gure ESItik, kudeaketarekin lotutako 16 erizain profesional bertaratu ziren. Lau ahozko komunikazio eta bost poster aurkeztu ziren. Gure profesionalek jorratutako gaiak honako hauek izan ziren: adituen ezagutzaren kudeaketa, errelebo-aldaketetan hobekuntzak ezartzea, ikerketa sustatzeko estrategia bat garatzea, sarbide baskularrari lotutako konplikazioen kudeaketan hobekuntza-zikloa ezartzea, pediatriako paziente konplexuaren kudeaketa, Zain Barneko Terapiako Taldearen emaitzen aurkezpena, ospitalizazioaren eremuan BBBaren arloko prestakuntza ezartzea, ikuskatzaileek Erizaintzako Zuzendaritzaren Huddlean parte hartzea, gainbegirale orokorren eskumen-profila eta gainbegirale horiek egiten dituzten erakunde barruko harremanen azterketa.

Tradizioz, garrantzi handia eman zaie erizainen gaitasun klinikoei, eta gutxiago kudeaketarekin lotutako trebetasunei eta ezagutzei. Erizaintzako Zuzendarien Espainiako Elkarteak topaleku egokiak eskaintzen ditu rol aurreratuak kudeatzeko eta garatzeko eskumen-profilak garatzeko.

Osakidetzako beste ESI batzuetako profesionalekin bat egin ahal izan genuen jardunaldietan, eta Erakundea aberasten duten esperientziak partekatu ahal izan genituen haiekin.