Estatu Batuetako ordezkaritza batek gizarte-zerbitzuen euskal politikak ezagutu ditu Gasteizen

0
  • Senatariek, ikertzaileek eta zientzialariek osatua
  • Egun hauetan Eusko Jaurlaritzarekin bilerak egiten ari dira, Arkaute eta Tecnalia ezagutzen dituzte eta hainbat alderdi autonomiko

Vitoria-Gasteiz, 2023 06 20

Ikerlari eta ordezkari politikoez osatutako Ipar Amerikako ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan izan da gaur goizean. Bertan, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia´k eta bere taldeak Euskadin gizarte-politiken arloan garatzen diren eskumenen banaketa eta jarduerak azaldu dizkiete.

Honako hauek osatzen dute ordezkaritza: David N. Biette, Ekialdeko Eskualdeko Gobernuko Estatu Kontseiluko zuzendaria; Anthony F. Pipa, Brookings Erakundeko Garapen Iraunkorrerako Zentroko zuzendaria; Marc R. Pacheco, Massachusettseko senataria; eta Laura Goldberg, Houstongo Etorkizunerako Zentroko Ekimen Estrategikoetako, Komunikazioetako eta Partaidetza Komunitarioko presidenteordea. Haiekin batera Unai Telleria dago, Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetan duen ordezkaria, eta, egun hauetan, Euskadin autogobernuaren hainbat interesgune erakusten dizkie.

Lide Amilibia Sailburuordeak gizarte-politiken eta -zerbitzuen euskal ereduaren hainbat alderdi aipatu dizkio Ipar Amerikako ordezkaritzari, eta honako alderdi hauek nabarmendu ditu: gizarteratzea, bizikidetza, aniztasuna eta generoa. Berarekin batera izan dira Noemí Ostolaza, Kabineteko zuzendaria, Marian Olabarrieta, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria eta Rafael López-Arostegi.

Informazio gehigarria