Eusko Jaurlaritzak 17 milioi euro bideratuko ditu INDARTU 2023 dirulaguntza-programara

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Estimazioan eta jasotako eskaeretan oinarrituta, 5 milioiko gastu gehigarria baimentzen da, apirilaren 18ko Aginduan onartutako 12 milioiei gehitzen zaizkienak

INDARTU programak dirulaguntzak ematen dizkie lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa dakarten inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresei, Ezkerralde Zabaldua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko

23/06/20) Eusko Jaurlaritzak, guztira, 17 milioi euro bideratuko ditu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren INDARTU programaren ediziorako, aurkeztutako ahalik eta eskaera gehienei erantzuteko.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 5.000.000,00 euroko gastu gehigarria baimentzea, INDARTU 2023 programarako. Kopuru hori, Gobernu Kontseiluaren 2023ko apirilaren 18ko Erabakiaren bidez 12.000.000,00 €-ko baimenari gehituta, guztira 17.000.000,00 € dira, lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa dakarten inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresentzako dirulaguntzen programa finantzatzeko, Ezkerralde Zabaldua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko.

Orain arte, INDARTU 2023 programak 51 eskaera jaso ditu, eta 139 milioi euroko inbertsioa aurkeztu da. Gehienez ere hiru milioi euroko dirulaguntza emango da enpresa bakoitzeko, diruz lagun daitekeen inbertsioaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da. 

Informazio gehigarria