Bingen Zupiriak Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren 46. edizioaren aurkezpenean parte hartuko du

0
  • Gasteizko 46. Jazz Jaialdiak kalitatearen aldeko eta publikoaren konexikorekiko apustua egingo du 2023rako edizioan.
  • Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Gasteizko Jazzaldiaren 46. edizioaren aurkezpenean parte hartu du.
  • Uztailaren 1etik aurrera, 50 emanaldi baino gehiago izango dira, gehienak doakoak.

Gasteizko Jazz Jaialdiak kalitatea eta publikoarekiko konexioa lehenetsi ditu 46. edizioko kartelerako. Astebetez, jazza hiriko txoko guztietatik eramango du. Guztira 50 emanaldi baino gehiago izango dira, eta uztailaren 1ean hasiko dira, larunbatean, Gasteizko Jazzaldiak belarriak berotzeko antolatu duen musika, festa eta doako jardunaldi batean. Jazza Parkean izenpean, Prado parkeak etenik gabeko hamabi orduko musika hartuko du, eta The Skatalites jamaikar talde mitikoak emango dio amaiera. Agertoki honetan aurkeztuko da HerriJazz Ibiltariaren lehen edizioa, SGAE Fundazioaren ekimena, SGAE Euskadiren Lurralde Kontseiluaren bitartez, jazz-talde berriei bultzada ematea eta Euskadiko eta Nafarroako hainbat herritan zabaltzea helburu duena. Jazza Parkean programaren barruan, aurreikusitako 5 kontzertuetako lehena egingo da. Uztailaren 1eko 18: 00etan Eira & Band boskoteak joko du, Musikeneko ikasleekin eta Eider Elorzak gidatuta.

Jazz Up Jazzteiz eta Gasteiz On elkarteekin elkarlanean antolatutako beste ekimen bat da, tokiko musikarien kontzertuekin Gasteizko plaza eta kokaleku ezberdinetan. Astelehenetik ostiralera, hilak 3, 13: 30ean eta 19:30ean, Memoria plazan, Andre Maria Zurian, Mendizorrotzako igerilekuetan, Edder, Joyful Gospel eta Arimagazz taldeekin. Uztailaren 2an, igandea, Zurbanon, Otazuko Oinetxean, Javier Garayaldek, Luis Gimenezek eta Marcelo Escrichek osatutako hirukotearen kontzertua izango da Jazz zikloaren barruan. Jazza kalean Hip Horns Brass Collective taldeak egingo du, eskarmentu handiko jazz musikarien hiru belaunaldik osatutako talde kataluniarrak. Gauerdiko Jazza, Gasteizko Silken Hoteleko jam session tradizionalekin, asteazkenetik larunbaterako gauerdian hasiko da, Aaron Diehl Trio pianista gazte eta birtuosoak zuzenduta. Gainera, Vitoria-Gasteizko sei klubek jazzez gainezka egingo duen astebeteko doako eskaintza osatuko dute.