Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak bere estrategiaren proiektuen egoera aztertu du

0
  • Urte amaieran, boluntarioek Euskadin duten irismenari buruzko azterlan baten emaitzak ezagutuko dira.

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren bileraren buru izan da gaur goizean Lakuan. Kontseiluaren osaera eta funtzionamendu-modua izan ditu hizpide, besteak beste. José Ángel Ramos´ek, Kontseiluko lehendakariordeak, Osoko Bilkuraren, Lantalde Iraunkorraren eta sei lan-batzordeen antolaketa zehaztu du.

Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren barruan, batzorde bat dago boluntariotzaren estrategia bultzatzen duen proiektu bakoitzeko, eta beste batzorde gehigarri bat ere badago, autonomia-erkidegoan, estatuan eta Europan boluntariotzari buruz dagoen araudia aztertzen duena.

Gaur goizean, DIDAKTIKAk, RE-COMPENSAk, KOMUNIKA 25ek, SKVLk eta BHERRIAk aurkeztutako boluntariotza-estrategian jasotako proiektu traktoreen egoera aztertu da. Proiektu horiek honako hauei egiten diete erreferentzia: haur, lehen eta bigarren hezkuntzako etapetara egokitutako estrategia pedagogikoa diseinatzea, ekintza boluntarioaren balioari buruz sentsibilizatzeko; boluntariotzako gaitasunak aitortzeko sistema bat lortzea; Kontseilurako komunikazio-estrategia bat definitzea; ekintza boluntarioa egiten duten pertsonei gaitasun teknikoak, orokorrak eta zeharkakoak emango dizkien gune bat sortzea; eta harreman eta lankidetza publiko-sozialeko modu irekiagoak sustatzea.

Gizalde Taldeak Kontseiluaren araudiarekin lotutako hainbat gai azaldu ditu, eta Melgosa Sailburuak esan du Autonomia Erkidegoan boluntariotzari buruzko azterlan bat egingo dela hurbilketa kuantitatibo batekin. Abenduaren 5´ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da.

Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan Eusko Jaurlaritzako eta haren Osasun, Ingurumen, Kultura, Segurtasun eta Hezkuntza Sailetako ordezkariek, hiru foru-aldundiek, Eudelek eta hamahiru erakundek osatzen dute: Miranda Fundazioa, Fevas-Plena inclusión Euskadi, Euskal Herriko eskautak. Bosko Taldea Federazioa, Bilboko Elizbarrutiko Caritas, Nagusilan, Teléfono de la esperanza, Euskadiko Gurutze Gorria, SECOT, Down Araba-Isabel Orbe, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, DYA Gipuzkoa eta AFARABA.