Electrorecyclerrek Zero Isurketa lortu nahi du tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinen kudeaketa integralaren bitartez

0
PRUEBA

Electrorecycler enpresaren helburu nagusia “tratatzen dugun hondakin elementuen %100 birziklatua edo balorizatua izatea, Zero isurketaren helburua lortuz. Gertu gauden arren, oraindik bidea geratzen da”, azpimarratu du Karlos Goitia Martinezek, enpresako zuzendari nagusiak.  

Enpresa bizkaitarrak tresna elektriko eta elektronikoen, txatar konposatuen eta bestelako metal osagai mistoen hondakinen kudeaketa integrala egiten du 2014tik. Bilatzen du “inguruko enpresei zerbitzu eroso eta bizkorra ematea, sortzen dituzten hondakin elektriko eta elektronikoen kudeaketari dagokionez dituzten betebeharrak bete ditzaten”, Goitia Martínezek nabarmendu duenez. Adibidez, behar bezala kudeatu eta dokumentatu behar diren inprimagailuak, ordenagailuak eta bestelako aparatuak berritzea.  

Bere jarduera garbigunetara eramaten diren edo berria erostean dendan entregatzen diren tresna elektrikoak birziklatzean datza. “Haien metalak eta plastikoak berreskuratzen ditugu, berriz ere lehengai izan daitezen, etxetresna elektrikoak edo merkatuko beste produktu batzuk fabrikatzeko”, zuzendari nagusiak zehazten duenez.  

Galdakaoko enpresak lan egiten du “bai fabrikatzaileentzat, bai hondakin elektrikoak sortzen edo biltzen dituzten enpresa pribatuentzat. Eta, jakina, administrazioarentzat eta herritarren hondakinak kudeatzen dituzten erakundeentzat, hala nola garbiguneak, udalak, supermerkatuetako kateak…”, zerrendatu du konpainiaren ordezkariak. Gaur egun, Estatuko eta Europako merkatuan jarduten du, “eta merkatu berrietara iristeko prest gaude”, aitortu du Goitiak.  

Berrikuntza eta ikerketa

Euskal enpresarentzat “berrikuntza eta ikerketa ez dira aukera bat, fabrikazio-merkatuaren aldaketekin aurrera egin ahal izateko beharra baizik”, ziurtatu du. Ildo horretan, 2018an, Bizkaiko Foru Aldundiak ON Saria eman zion Berrikuntza eta hazkundearen barne dagoen Enpresak sortzeko proiektuari.  

Urtean sei milioi euroko fakturazioarekin eta 25 pertsonaz osatutako plantillarekin, etorkizunerako hainbat helburu ditu: “enpresa gisa haztea, betiere Zero Isuria helburu duen birziklapenaren bikaintasunarekin batera bagoaz, mundu hobea uzteko, gure hondar-alea jarriz”, zuzendari nagusiak aurreratu duenez. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.