Lanbidek 1,4 milioiko laguntzak onartu ditu desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuak.

0

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 10,6 milioi euroko hainbat laguntza-deialdi onartu ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira desgaitasuna duten pertsonak merkatu arruntean kontratatzera bideratutakoak.

1,4 milioi euroko zuzkidura eman da enplegu lagundurako laguntzen deialdirako. Honako hauek kontratatzea sustatu nahi da lan-merkatu arruntean: desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala edo garun-paralisia duten pertsonak ( % 33 edo gehiago); desgaitasun fisikoa edo sentsoriala ( % 65 edo gehiago); entzumen-desgaitasuna ( % 33 edo gehiago); eta gaitasun intelektuala ( % 20 gutxienez eta % 33 baino gutxiago). Langabezian egon behar dute, edo Enplegu Zentro Berezi bateko lan babestutik merkatu arruntera igaro.