#BildarratzTopaketa ekimenaren barruan, Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

0

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak, herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #BildarratzTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak 2023ko maiatzaren 30tik ekainaren 9era bitartean egin ziren.

Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Jaurlaritzari lotutakoak, Hezkuntzako sailburuak erantzuna eman die 20 galdera bozkatuenei. Hezkuntza Legea, Ekitatea, Lanbide Heziketa – Unibertsitatea – Ikerketa izan dira elkarrizketaren ardatza.

Topaketa hau Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.