Eusko Jaurlaritzak beste 6 milioi bideratuko ditu garraio publikoko operadoeei % 50eko deskontuak luzatzen laguntzeko

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du sei milioiko kreditu globalaren gehikuntza, diruzaintzako geldikinen kargurakoa, 2023ko bigarren seihilekora luzatzeko bidaiarien garraio publikoan ari diren eta herritarren bidaien % 50eko hobariak urteko bigarren seihileko osoan luzatzen dituzten operadoreentzako laguntzak.

Kopuru hori batuko zaie Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, garraio publikoko operadoreei hobariek dakarkien diru-sarreren murrizketa % 10 arintzeko, lehendik bideratutako hamabi milioi euroei.

Deskontuak 2022ko irailaren 1ean aktibatu zituzten herritarrei laguntzeko eta, aldi berean, mugikortasun jasangarria sustatzeko garraio publikoa erabiltzearen bidez, eta 2023aren amaierara arte luzatu dira.