Hauteskunde Batzordea osatzen duten sindikatuek 763.138 euro jasoko dituzte (Gobernu Bilera 2023-6-27)

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du hauteskunde sindikalen batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalei 2023rako diru-laguntzak ematea. ELA, LAB, CCOO eta UGTk 190.784,50 euro jasoko dituzte bakoitzak.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, eta 237/2000 Dekretua aplikatuz, 2023ko ekitaldirako aurrekontuan jasotako 763.138 euro banatzeko prozedurari hasiera eman zaio. Diru-laguntza jasoko duten erakundeak ELA, LAB, CCOO eta UGT dira, Euskal Autonomia Erkidegoan 1999. urteko urriaren arabera egindako hauteskunde sindikalen prozesuak kontrolatzeko eta ikuskatzeko batzordeetan parte hartzen duten aldetik.

Maiatzean sindikatuek lortutako akordioaren arabera, kopuru hori berdin-berdin banatuko da ELA, LAB, CCOO eta UGTren artean, 190.784,50 euro bakoitzak.