Arriola sailburuak eta Gasteizko alkateak hiriko alokairu eskuragarriaren etorkizuna aztertu dute

0

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua Maider Etxebarria Gasteizko alkatearekin bildu da gaur goizean, Udalbatza berriak erakundeetako ordezkariekin egindako lehen bileran, Udala eta Eusko Jaurlaritza alokairuko etxebizitza babestuak eraikitzeko lotzen dituen hitzarmena aztertzeko.

Bileran, sailburuak jakinarazi du hitzarmenean jasotako eta gaur egun Salburuan eraikitzen ari diren lehen 152 etxebizitza eskuragarriak 2024. urtearen hasieran emango zaizkiela pertsonei eta familiei. Halaber, aurreikusitakoari jarraiki dena aurrera badoa, akordio honen barruan dauden hurrengo 166 etxebizitzak datorren urteko bigarren seihilekoan amaituko direla adierazi du.

Era berean, bi erakundeek hitzarmenean jasotako lursailen azterketa eta gauzatzeko modua aztertu dituzte, Eusko Jaurlaritzan izapidetzearekin batera.

Sailburuak positibotzat jo du lehen lan-topaketa hori, eta nabarmendu du Udalbatza berriak eta Maider Etxebarria alkateak jarrera ona eta konpromisoa dutela hirian etxebizitza babestuen politikak, eta, zehazki, alokairu eskuragarriaren politikak, bultzatzeko.