Berdindu! ekimenak LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko aldarrikapen ekitaldiekin bat egitera gonbidatzen ditu herritarrak

0

Ohar baten bidez, Berdinduk dei egiten die herritar guztiei gaur euskal geografiako hainbat tokitan egingo diren sentsibilizazio- eta aldarrikapen-ekitaldietara batzeko, eta etxeetako leiho eta balkoietan kolore anitzeko banderak zintzilikatzeko, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna aniztasunaren aldeko borroka-eguna dela ikusarazteko.

Idazkian, Eusko Jaurlaritzako LGTBI kolektiboari Informazioa eta Laguntza Emateko Zerbitzuak eremu horretan esku hartzen duten erakundeek egiten duten sentsibilizazio-, kontzientziazio- eta eraldaketa-lana aitortzen du. Era berean, adierazi du pozik dagoela lgtbi kolektiboaren eskubideak eta askatasunak aitortzean lortutako arau-aurrerapenekin; bereziki, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta lgtbiq+ pertsonen eskubideak bermatzeko Legea onartu ondoren, joan den otsailean.

Hala ere, pertsonen sexu-askapenaren aldeko ahaleginen aurrean, Berdinduk kritikatu egiten du lgtbifobiak, eraso homofoboek eta giza eskubideen urraketek jarraitzen dutela gizartean, eta, horregatik, LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako gorroto-diskurtsoak salatzera eta jardutera animatzen ditu herritarrak.

Informazio gehigarria