Eusko Jaurlaritzak parte hartu du “Kirol diplomaziaren erronkak eta aukerak XXI mendean” udako ikastaroan

0

Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria eta Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusi Marian Elorza gaur Miramar Jauregian izan den “Kirol-diplomaziaren erronkak eta aukerak XXI. Mendean” udako ikastaroan izan dira.

Bingen Zupiria sailburuak azpimarratu du kirol-diplomazia ulertzen duela nazioartean gure irudiaren proiekzioa nolakoa izatea nahi dugun definitzeko herreminta gisa. “Uste dut kirolak eta jarduera fisikoak herrialde baten ongizateari egin diezaioketen ekarpena, baina baita nazioarteko proiekzioari ere, kalkulaezina dela”, adierazi du.

Ikastaro hau Donostia Kulturak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute. Irekieran Donostiako Alkate Eneko Goia eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano ere izan dira. Ikastaroa egunean zehar egingo da eta hitzaldiak eta eztabaidarako tarteak izango dira.

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/eu/jarduera/kirol-diplomaziaren-erronkak-aukerak-xxi-mendean