Nerea Melgosa´k `Elkartasuna eta Filantropia´ saria eman dio Garazi Sánchez Algortako surflariari: “Errealitatearen ikuspegi eredugarria duen neska gazte bat”

0
  • Joaquin Manso eta Olga Rurezekin batera, Unidad Editorialen “Emakume Enpresarien Euskal Herrian” Sarietan.
  • Gala Guggenheim museoan, Actualidad Económica´k eta Telva´k antolatuta
  • Saridunak: María Luisa Guibert, María Unceta-Barrenechea, Lorea Aristizabal eta Garazi Sánchez

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, gaur arratsaldean, Unidad Editorialek antolatutako “Premios Mujeres Empresarias en el País Vasco” EAEko emakume enpresaburuentzako sarien lehen edizioan parte hartu du, Bilboko Guggenheim museoan. “Elkartasunaren eta Filantropia”ren saria entregatu dio Garazi Sánchez Algortako surflari gazteari: “errealitatearen ikuspegi eredugarria du gazte honek”.

“Garazi euskal talentuaren erakusle da, eta surfaren kirol-munduan erreferente, orain arte gizonak gehiago baitziren emakumeak baino. Bizitzako beste arlo batzuetan bezala, emakumeak berdintasunerantz ari gara protagonismoa hartzen”, adierazi du Nerea Melgosa´k. “Emakume gazte erreferentziala da, bai kirol-munduan, bai bere bizitzako beste arlo batzuetan. Surfa egiteak antzekotasun handiak ditu bizitzarekin: eramaten gaituzten olatuak, botatzen gaituztenak eta bultzatzen gaituztenak, eta itsaso bare-bareak, planifikatzeko eta hausnartzeko balio digutenak”.

Joaquín Manso El Mundo egunkariko zuzendariarekin, Olga Ruiz TELVAko zuzendariarekin, Juan Pedro Badiola CaixaBank-eko Ipar zuzendariarekin eta Idoia Mendia Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko Sailburuarekin batera, Nerea Melgosa Sailburuak honako kategoria hauetako sarien banaketan parte hartu du: Enpresa Ibilbide Onena –María Luisa Guibert, Algeposako CEOa–;  Enpresaburu Berritzaile Onena –María Unceta-Barrenechea Olazar, María D’Uol-en sortzailea–;  Zuzendari Onena –Lorea Aristizabal, CIE Automotive-ko garapen-zuzendaria–, eta Elkartasunaren eta Filantropiaren saria –Garazi Sánchez, surflaria eta «Vergüenza»-ko zuzendarikidea–.

María Luisa Guibert-ek (Algeposa) duela egun batzuk El Mundo egunkarian honako hau esan zuen: «EAEko familia-enpresa ezagutzera eman behar da; talentua erakarri behar da». Enpresa Ibilbide Onenaren saria jaso duenak defendatu du EAEko enpresaburuek protagonismoa irabazi behar dutela, indarkeria amaituz geroztik.

Garazi Sanchez Euskadiko surflaria amets bat lortzeko ahaleginaren eredu da. 7 urterekin hasi zen, eta, orain, hondakinek itsaso eta ozeanoetan duten eraginari buruzko film labur bat zuzentzen parte hartu du.

María Unceta-Barrenechea emakume ikertzailea eta enpresaburua da, eta ezaguna da azalak jasan ohi dituen kimioterapiako eta erradioterapiako tratamendu onkologikoen ondorioak arintzeko sortu den dermatologiako lehen lerroa sortu duelako. 1992an, María D’uol marka sortu zuen, eta Laboratorios Marunca enpresa eratu zuen; gaur egun, soilik EAEko kapitala duen kosmetikako firma bakarra da. Zenbait sari eta aintzatespen jaso ditu, besteak beste: AMPEAk ematen duen Empresaria Revelación; El Correo egunkariak ematen duen ‘Alavesa del Mes’ saria; Asociación Norte de Mujeres Empresarias elkarteak ematen duen Premio a la Mujer Empresaria Solidaria; AJEBASK-Arabak ematen duen Lanbide Karreraren Aintzatespenerako Saria, eta Cadena Cope Vitoria-Gasteiz´ren ‘Alavesa del Año’ saria.

Lorea Aristizabalek (Cie Automotive-koa da) El Mundo egunkarian honako hau esan du: «Industriara emakumeen talentua erakartzeko aurretik egin ez den ahalegina egiten ari gara». CIE Automotive-ko zuzendari korporatiboak esan du automobilak sektoreko erronkei aurre egiteko neurria emango duela.

Surfa eta dokumentu-ekoizpena

Garazi Sánchezi eman dio Mujeres Empresarias saria Nerea Melgosak. Garazi Algortan jaio zen, 1992an. Kirol-jarduerarekin Lagan hasi zen, 7 urterekin, bere lehen surf-oholarekin:  surflari beterano baten Hang Ten bat, familiak trastelekuan gordeta zuena. Santa Cruz-en goia jo zuen podiumean. Bere gaian, gehiago entrenatzeko eta lehiatzeko erabakia hartu zuen eta, bitartean, Enpresa Zientziak ikasi zituen, lehiatzen ez denerako etorkizunerako berma izateko.

2018ko uztailaren 18an, istripu bat izan zuen Hossegor-en (Landak, Akitania Berria) entrenatzen zebilela, eta ospitalera shock-egoeran heldu zen, hankak paralizatuta zituela. Garazi Sánchezek urtebete behar izan zuen indarberritzeko. Profesionalki surfarekin eta ingurumenarekin konprometituta dago; bi dokumental eskaini dizkio, dagoeneko, ingurumenari (https://www.surferrule.com/garazi-sanchez-proyecto-quitando-la-verguenza/). Bere iritziz, emakumeek, gaur egun, profesionalak izateko antzina pentsaezinak ziren aukerak dituzte.

Ezin izan zen Tokioko Joko Olinpikoetara joan, ez baitzen oraindik muineko lesiotik sendatuta egon. Mexikoko, Australiako edo Maldivetako kostaldeak izan dira berarengan itzala utzi dutenetako batzuk.   Euskara, frantsesa eta ingelesa hitz egiten ditu, eta ziur da kirola ez dela aukera bakarra izango. Gaur egun, surf-egutegi betea du, eta pozik dago horregatik, baina itsasotik urrun bajan izan zen urtean konturatu zen “olatuak hartzeaz gainera beti izaten direla beste gauza batzuk ere”.

Mujeres Empresarias sariaren epaimahaia honako hauek eratu zuten: Maria Benjumea, South Summit-eko sortzailea eta presidentea; Amparo Moraleda, kontseilari independentea; Antonio Garamendi, CEOEko presidentea; Luis Carvajal, Egon Zehnder-eko partnerra; Francisco Pascual, El Mundo´ko zuzendariaren ondokoa; Olga Ruiz, Telva´ko zuzendaria, eta Aurora Catá, Copa América Barcelona´ko presidenteordea.