Nerea Melgosa´k Euskal Gorrak Federazioarekin batera zeinu-hizkuntzaren erabilera areagotzea aztertu du

0

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, gaur goizean, topaketa izan du, Lakuan, Aitor Bedialauneta Euskal Gorrak – Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentearekin, kolektiboaren zenbait gai aztertzeko. Biek, Noemi Ostolaza  batera, zeinu-hizkuntzaren euskarazko eta gaztelaniazko egungo erabilera komentatu dute, bai eta EAEn gizarte-bizitzako eremu gehiagotan txertatzeko beharra ere.

Euskal Gorrak federazioak 45 urte bete ditu, eta EAEko pertsona gorren 5 entitatek eratzen dute: APSB elkartea (Basauriko Gorrak), Arabako Gorrak elkartea, El Botxo: pertsona gorren Bilboko elkartea, ASG-GGE (Gipuzkoako pertsona gorren elkartea) eta Coorvisor (pertsona gorren Bizkaiko koordinakundea), entitate laguntzaile den aldetik.

Euskal Gorrak elkarteak EAEko pertsona gorren eta entzuteko desgaitasuna dutenen eskubideak aldarrikatzen eta defendatzen ditu. “Gaur egun EAEko gizartearekin komunikatzeko oztopoak izaten jarraitzen dutela nabarmendu dute”. Gaur egun zeinu-hizkuntza erabiltzen dela eta EAEko gizartean gehiago ezagutzen dela diote. Lehentasunezkotzat jotzen dute beti lehen pertsonan hitz egitea eta ez beste pertsona batek kanpotik kontatzea edo laguntzea.

Era berean, garrantzitsua irizten diote gizarteak pertsona gorraren kontzeptua anitza dela ikusteari; izan ere, pertsona gor guztiak dira desberdinak. Izan ere, pertsona gor batzuek ez dute zeinu-hizkuntza erabiltzen, beste batzuek komunikatzeko beste bide batzuk dituzte… Baina guztiak dira pertsona gorrak. Pertsona gorra izateak ez du esan nahi ahoz hitz egiten ez duenik edo entzuten ez duenik. Pertsona gorra izateak esan nahi du informazioa falta duela eta inkomunikazio falta bat duela.

Joan den ekainaren 14an, Estatuko Zeinu Hizkuntzen Eguna izan zen, zeinak katalana, gaztelania eta euskara barne hartzen baititu pertsona gorren elkarte-mugimenduaren lanaren aitzatespen moduan; izan ere, data horretan ospatzen da 1936ko ekainaren 14an Espainiako Pertsona Gorren Nazio Konfederazioa sortu zela.