Bihar irekiko da euskarazko errotulaziorako laguntzak eskatzeko epea

0
PRUEBA

Barakaldok 5.000 euroko partida du, 2022ko abenduaren 15etik 2023ko abenduaren 1era bitartean bere negozioetan errotulazioa euskaraz instalatu edo jarri duten pertsonen artean banatzeko. Dirulaguntza 2023ko abenduaren 1era arte eska daiteke Barakaldoko Udalean, aurrez aurre edo telematikoki, egoitza elektronikoaren eta auzoetako bulego elektronikoen bidez.

Aurten ere, Barakaldoko Udalak tokiko establezimenduetan euskara sartzeko laguntza-ildoa jarriko du abian. Bihartik 2023ko abenduaren 1era arte, Barakaldoko saltoki, ostalaritza-lokal eta zerbitzuetako arduradunek 2022ko abenduaren 15etik 2023ko abenduaren 1era bitartean instalatu dituzten errotuluetan egindako inbertsioaren % 50 berreskuratu ahal izango dute.

Barakaldok 5.000 euroko partida du eskatzaileen artean banatzeko. Errotulazio-gastuen % 50 edo % 25 berreskuratu ahal izango da, osorik euskaraz edo ele bitan egin den kontuan hartuta.

Dirulaguntzen deialdi honi buruzko informazio guztia (eskabide-eredua, aurkeztu beharreko dokumentazioa) udalaren web orrietan dago eskuragarri: www.barakaldo.eus, «Egoitza elektronikoa, eta euskara.barakaldo.eus.

Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin batera, Barakaldoko Udalean aurkeztuko dira, modu presentzialean edo telematikoan, egoitza elektronikoaren edo bulego elektronikoen bidez. Horretarako, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikoren bat izatea, B@kQ motakoa, eta hori doan eta aldez aurretik hitzordurik eskatu gabe eska daiteke udaleko HAZ bulegoetan.

Iaz 13 laguntza eman ziren.