Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat Hauteskunde Orokorretarako boto aurreikuspenari buruz

0
  • Galdeketa ekainaren 20 eta 23a bitartean egin zen 

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du Hauteskunde Orokorrak  orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa ekainaren 20 eta 23a bitartean egin zen.

Jarraian aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da ondoko informazio zutabeekin:

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei dagokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzuten” ere. Ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

PSKren boto “estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde batetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere).