1.307 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira UPV/EHUn

0
PRUEBA

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.225 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 82 matrikulatu dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) ezohiko deialdiarako. Azterketak uztailaren 5an hasiko dira. Guztizkoa, 1.307, iazkoa baino pixka bat handiagoa da: 2022an 1.261 ikasle matrikulatu ziren ezohiko USEra. Aurten, beraz, % 3 igo da matrikula. USE hiru egunetan zehar egingo da, ostiralera arte, hilak 7, UPV/EHUren hiru campusetan.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura (bihar USE ezohikoa irekiko duen azterketa); Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Onarpen fasea borondatezkoa da Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.

2023ko USEREN EZOHIKO DEIALDIA EGINGO DUTEN IKASLEEN DATU XEHATUAK:

BATXILERGOA GAZTELERA EUSKARA GUZTIRA SEXUKA GUZTIRA CAMPUSKA
ARABA Emakumeak 33 49 82 159
Gizonak 31 47 78
BIZKAIA Emakumeak 90 188 278 553
Gizonak 93 236 329
GIPUZKOA Emakumeak 33 178 211 481
Gizonak 49 188 237
*CAMPUSERA ATXIKI GABE Emakumeak 8 8 11
Gizonak 2 2
GUZTIRA 339 886 579
emakume
1.225
646
gizon

* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.

LANBIDE HEZIKETA GAZTELERA EUSKARA GUZTIRA SEXUKA GUZTIRA CAMPUSKA
ARABA Emakumeak 9 4 13 16
Gizonak 1 2 3
BIZKAIA Emakumeak 18 3 21 32
Gizonak 5 6 11
GIPUZKOA Emakumeak 7 11 18 26
Gizonak 2 6 8
*CAMPUSERA ATXIKI GABE Emakumeak 2 3 5 8
Gizonak 3 3
GUZTIRA 47 35 57
emakume
82
25
gizon

* Inolako campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.