Itzuli dira Itsasadarraren historia industriala ezagutzeko ibilbide gidatuak itsasontziz

0

Uztailaren 22 eta 29rako eta irailaren 9, 16 eta 23rako prestatu dituzte irteerak Historia eta Ingurumena interpretatzeko Luis Choya Almaraz Zentroak eta Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak. Datorren ostegunean, hilak 6, zabalduko dute uztaileko ibilbideetan parte hartzeko izen-ematea, eta hilaren 13ra arte iraungo du zabalik HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) eta 010 zenbakian (944 789 200 Barakaldotik kanpo deituz gero). Iraileko bidaietarako izen-ematea, aldiz, abuztuaren 16tik 28ra.

Berriz ere antolatu dituzte Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Luis Choya Almaraz Zentroak eta Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak ibilbide gidatuak itsasadarrean barrena. Udalak antolatu ohi dituen jardueretatik arrakastarik handiena izan duenetakoa da. Aurten, beste sei irteera prestatu dituzte. Bihar zabalduko da ekimenean izena emateko epea, eta datorren uztailaren 1ean itxiko. Horretarako: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) 010; beste herrietatik deituz gero: 944 789 200.

Itsasontziz egiten dira ibilbide gidatuak, eta bisitariak industria nagusi zen garaiko Barakaldora eramatea dute xede, udalerrian lantegi piloa zegoen garaia eta historia hurbila ezagut dezaten.  Irteeraj  hilaren 22an – egun honetan bi irteera izango dira, bata, 10:15ean eta bestea, berriz, 12:45ean – eta uztailaren 29an. Irailean, 9an, 16an eta 23an. Itsasontzia 10:00etan irtengo da Porturen dartsenatik (Erandiorako gasolinoa geratzen den lekuaren aldamenean), eta ibilaldiak bi ordu iraungo du.

Ostegunetik uztailaren 13ra, uztaileko ibilbideetako tokiak hartzeko zozketarako aurreinskripzioa egin ahal izango da.  Orduantxe atxikiko zaie eskatzaileei zenbaki bana uztailaren 14an egingo den zozketarako.   Uztailaren 18an eta 19an, zozketan tokia egokitu zaienei deituko zaie, baiezta dezaten. Bidaia bakoitzean 2,00 euro ordaindu behar dira, baina erretiratuek, pentsiodunek, langabetuek eta 7-12 urteko umeek euro 1 ordainduko dute, % 50eko deskontua baitute.  0-6 urteko umeentzat, ordea, doan izango da.

IRAILEKO BIDAIETARAKO IZEN-EMATEAK
Abuztuaren 16tik 28ra arte beste epe bat zabalduko da iraileko ibilbideetako plaza-zozketan izena emateko.  Orduantxe atxikiko zaie eskatzaileei zenbaki bana irailaren 29an egingo den zozketarako.  Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean telefonoz hots egingo zaie zozketan atera diren zenbakiak dauzkaten eskatzaileei, tokia esleitzeko.