Judimendi auzoko (Vitoria-Gasteiz) Baikor proiektua

0
PRUEBA

Maialen Zamakolarekin bildu gara Gasteizko Judimendi auzoan. Bera Baikor proiektua garatzen ari da, bilatzen ez den bakardea pairatzen duten herritarrak jarduera fisikoaren bitartez komunitatera gehiago gerturatzea helburu duen ekimena.

Baikor proiektua Judimendi-Aranako zonaldeko lantaldetik sortutako proiektua da, bakardadea eta isolamendua duten eta inguruan dauden baliabideak ezagutzen ez dituzten auzokoengana iristeko helburuarekin. Hauekin batera, elkarlanean, tokiko osasun-sarea aritzen da, auzoan indar handia duena, inguruko herritarren ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz.

Berebiziko garrantzia izan du osasun-langileen inplikazioak, pertsona horiek detektatzen laguntzeko eta dinamizatzaile den pertsonarengana bideratzeko; azkeneko honek, norbere behar pertsonaletara egokitutako eta ikuspegi sozial edota fisikotik jorratutako jarduera-proposamen sorta bat eskaini ahal izateko (ibilaldi osasungarriak, jarduera sozio-kulturalak, topaketa intergenerazionalak…).