Euskadi MRRko zuzendariarekin bilduko da Bruselan, Europako funtsen erabilerari eta kudeaketari buruz

0

 

Bihar, osteguna,Euskadi Itsas Eskualdeen eta Eskualde Periferikoen Konferentziaren (CPMR)  anfitrioia izango da, Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen Ordezkaritza egingo dena.

Goi-mailako ekitaldia da, eta kohesio-politikaren etorkizunari helduko zaio Europar Batasunaren esparruan. Bertan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak parte hartuko du.

Bestalde, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua Maria Teresa Fábregas Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko zuzendariarekin ere bilduko da, Europako Batzordeko Idazkaritza Nagusian.

Pedro Azpiazuk Euskadik MRRren funts europarren erabilerai buruz planteatzen duen ikuspegiaren berri emango du, baita horien kudeaketa arintzeko eta baliabideen hedapena hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren proposamenean berri ere, betiere Europak ezarritako parametroen arabera.

Era berean, enpresak  mobilizatzeko, funts guztiak biltzeko eta aprobetxatzeko egindako jardueren berri emango da, baita baliabideen hedapena hobetzeko Espainiako Gobernuari egin zaizkion proposamenak berri ere.