Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra eratu da

0

Donostiako Udalak legealdi honetarako Tokiko Gobernu Batzarra eratu du gaur goizean egindako deialdian, eta hamar kide izendatu ditu.

Horrela, EAJko 5 zinegotzik (Nekane Arzallus, Mariaje Idoeta, Juanra Viles, Kerman Orbegozo eta Martin Ibabe) eta PSE-EEko 4 zinegotzik (Marisol Garmendia, Ane Oyarbide, Carlos García eta Cristina Lagé) osatuko dute udal gobernu organoa.

Batzordea eratu ondoren, Gobernu Batzarraren ahalmen eta eskumen hauek ematea Gobernuko zinegotziei eta Gobernuaren ordezkariei ere onartu da:

    • – Hirigintza Plangintza eta Etxebizitza: Nekane Arzallus

 

    • – Kultura, Euskara eta Turismoa: Jon Insausti

 

    • – Gizarte Zerbitzuak, Ekintza Komunitarioa eta Auzoak: Mariaje Idoeta

 

    • – Mugikortasuna eta Garraio Jasangarria: Olatz Yarza

 

    • – Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketa: Kerman Orbegozo

 

    • – Segurtasuna, Suhiltzaileak eta Babes Zibila: Martin Ibabe

 

    • – Gobernantza irekia, Digitala eta Elkartasunekoa: Ana López

 

    • – Ekonomia, Tokiko Enplegua eta Ekologia: Marisol Garmendia

 

    • – Kirolak eta Bizitza Osasungarria: Iñaki Gabarain

 

    • – Hiri Proiektuak: Ane Oyarbide

 

    • – Hiri Mantentze eta Zerbitzuak: Carlos García

 

    – Aniztasuna, Inklusioa eta Berdintasuna: Cristina Lagé