Europako Batzordeak euskal unibertsitate-sistemaren hezkuntza-bikaintasuna berretsi du, eta europar finantziaziozko plus batez saritu du bere europar unibertsitate-aliantza indartuetarako

0

Europako Batzordeak 2023rako Erasmus+ deialdi berriaren emaitzak iragarri zituen uztailaren 3an, Unibertsitateen Europar Aliantza Indartuz. Euskal unibertsitate-sistemaren hiru unibertsitateak aliantza horren partaideak dira, eta hirurak nabarmendu ziren euren hezkuntza-bikaintasunagatik. Finantziaziorako deialdi berri hori plus gehigarri bat da europar unibertsitateen aliantzarako, Europako Batzordeak “Enlight+” aliantzari 2020ean eman zion laguntzari gehituz –UPV/EHU horren partaidea da-, eta baita Deustuko Unibertsitatearen parte-hartzea duen “UNIC” aliantzari emandakoari ere. Europar erakundeak 14,4 milioi euroko finantziazioa eman du, bai Enlight+ eta bai UNIC-en aliantza edo elkarkidetzetarako.

Azpimarratu behar da Europako Batzordeak Euskadiko 3 unibertsitateak aukeratu zituela, Europako unibertsitateen 3 partzuergotan parte hartzeko, alegia:

–  UPV/EHU Euskampus Europako unibertsitateen ENLIGHT aliantzaren partaidea da. (informazio gehiagorako, esteka ikusi)

–  Deustuko Unibertsitatea Europako unibertsitateen UNIC aliantzaren partaidea da: (informazio gehiagorako, esteka ikusi) 

–   Mondragon Unibertsitatea unibertsitateen EU4Dual aliantzaren partaidea da: (informazio gehiagorako, esteka ikusi)

Europako Batzordearen aldetik datozen lau urteetarako 14,4 milioi euro jasoko dituen Enlight+ aliantzaren proiektu indartua 2018an eratutako partzuergo bat da, zeinean UPV/EHUk parte hartzen baitu Europako 8 unibertsitaterekin, herrialde hauetakoak: Frantzia, Belgika, Alemania, Herbehereak, Suedia, Estonia, Eslovakia eta Irlanda. Finantziazio gehiena irakaskuntza eta ikaskuntzaren sormena, lankidetza eta berrikuntza hobetzen laguntzen duten ekimen akademikoak finantzatzera zuzenduko da. Orobat, aurreko fasean garatutako ekimenak zabaltzeko ere erabiliko da.

Beste alde batetik, UNIC aliantzan (European University of Cities in Post Industrial Transition) -berau ere aukeratua izan da 14,4 milioi euroko finantziaziorako-, Deustuko Unibertsitateak parte hartzen du, Alemania, Irlanda, Turkia, Belgika, Finlandia, Herbehereak, Kroazia, Polonia eta Suediako beste 9 unibertsitaterekin. Proiektuaren hurrengo fasearen helburua izango da ezagutzaren eta baterako sorkuntzaren garapena are gehiago bultatzea, gizarte-garapen eta inpakturako lankidetza, berrikuntza eta barnerakuntzaren bitartez. Orobat, UNICen helburu berrituen ardatza izango da hiri-ekosistema postindustrialekin sakonki konprometituta dauden erakunde anitzeko ikaskuntza-, irakaskuntza- eta ikerketa-ereduen sustapena.