Herritarrek energia-kontsumoa optimizatu ahal izateko aplikazio bat, Think Big 2023 enpresa-ideiarik onena

0

Euskal Herriko Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasle Julen Ferro buru duen ePower Ferrotek startuparen aplikazio batek eraman du «Think Big 2023» lehiaketa. Gailu horri esker, kontsumitzaileek, bai etxean, bai enpresan, energia-kontsumoa optimizatu ahal izango dute. «Aplikazio sinple eta erabilerraz baten bidez, erabiltzaileek energia kontsumoa kudeatu ahal izango dute ingeniaritza elektrikoari buruzko ezagutzarik izan gabe», argitu du Julen Ferrok, 2.500 €-ko lehen saria jaso duenak.

Think Big UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea helburu duen enpresa-ideien lehiaketa da. Horrela, ikasleak animatzen dira beren ezagutza eta esperientzia profesionalak aplika ditzaten, komertzialki bideragarriak diren zerbitzu eta produktuak garatzeko asmoarekin.

Bigarren saria, 1.500 eurokoa, Mikel Fernández Lafuente, Asier Gamarra Morales eta Iciar Yepes Goitiaren Beta Mentor proiekturako izan da. Eskalada-ibilbideak sortu eta gauzatzeko laguntza-sistema bat, eskalatzaileak aurrez zehaztutako ibilbide baten bidez gidatzeko aukera ematen duena. Bi motorrek orientatutako laser puntadun batek jarraitu beharreko bidea marrazten du, programak gauzatutako kalkulu bektorial bati esker.

Halaber, hirugarren bi sariak, 800 eurokoak bakoitza, Alethia eta El mono en las calles proiektuetarako dira. John Gómez Lópezena. Yeimy Sánchez Rodríguez eta Luis Eduardo López Vasquezen Alethiak baso-enpresen ingurumen-kudeaketa digitalizatzeko software bat aurkeztu dute, Blockchain teknologia eta Big Data uztartzen dituena. Bestalde, Uxue Castrilloren ‘El mono en las calles’ proiektuak esku-hartze artistikoak sortzen ditu espazio publiko edo pribatuetan, «diseinatzen diren lekuaren historia kontatzen dutenak, artea kaleetara hurbiltzeko helburuarekin, eragin sozial, ekonomiko eta turistikoa sortuz».

Hiru akzesit

Halaber, 300 euroko hiru akzesit banatu dira ‘Cobbler Biofuel’, ‘Cepillo de dientes’ y ‘BioOrganiTech’ proiektuetarako. Lehiaketa ZITEKek antolatu du eta epaimahaia UPV/EHUko, BEAZeko (Bizkaian ekonomia sustatzeko eta berrikuntza sustatzeko sozietate publikoa) eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek osatu dute. Proiektuak baloratzeko orduan, honako hauek hartu dira kontuan: ideiaren berrikuntza eta originaltasuna eta garapena, bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa, irtenbidea eta lehiarako abantaila, proiektuaren eskalagarritasun-maila, gizartean eta ingurumenean duen eragina eta GJHekiko lotura, eta ekintzailearen konpromisoa.