Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak «ESEP Berritzeko Prozesua: hizkuntza politika berritzen» Mintegia egin du uztailaren 5ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian

0
PRUEBA

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Euskararen Aholku Batzordea (EAB) Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) ordezkatuko duen Marko Estrategiko berria garatzen ari dira. Eginkizun hori aurrera eramateko EABn sortutako Batzorde-atalak atal estrategikoa (AMIA, nahi estrategikoa, misioa, ikuspegia eta balioak) eta atal operatiboa (ardatzak, erronkak, lan-ildoak eta ekimenak) landu ditu, eta proposamen hori hainbat forotan eta aditu askoren ekarpenekin osatu da; elkarlanean egin da.

Mintegian (ikusi egitaraua) ESEP berritzeko bideratzen ari den gogoetaz gain, ezagutu ahal izan dira hizkuntza politikaren alorrean ematen ari diren bestelako hausnarketa prozesuak, Euskalgintzaren Kontseiluaren, Euskaltzaleen Topagunearen eta Eusko Ikaskuntza erakundearen eskutik.

Prozesua ixteko, mintegia egin da etorkizuna elkarrekin eraikitzeko eta hizkuntza politika berri baterantz jotzeko asmoz; horrekin batera, Marko Estrategiko berriaren izena eta irudia ere aurkeztu dira. Mintegian partaide izan dira EABko kideak, HAKOBAko kideak, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, zuzendariak eta hizkuntza normalizazioko teknikariak eta hainbat udaletako euskara teknikariak, besteak beste. Mintegian hausnarketa eta eztabaidarako tartea egon da eta, datozen egunetan ere, partaideek aukera izango dute entzundakoen gaineko ekarpenak egiteko.