Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du ustezko hilketa delitu bat egotzita, beste gizon bat arma zuri batekin zauritu ondoren, San Bizenten

0

Barakaldoko Udaltzaingoak atzo arratsaldean 31 urteko gizon bat atxilotu zuen, ustezko hilketa delitu bat egotzita, beste gizon bat arma zuri batekin zauritu ondoren. Gertakariak atzo izan ziren 20:00ak aldera, San Bizente auzoan. Biak liskar batean sartu ziren eta emaitza arma zuriz zauritutako gizon bat eta atxilotutako beste gizon bat izan zen. Azken hori, komisarian dago eta gaur, egunean zehar, epailearen esku utziko dute.

Emakume batek dei egin zion San Bizente elizaren inguruan agente patruila bati, laguntza eske. Gertakariak izan ziren tokira heldu zirenean, agenteek kamiseta igota zuen gizon bat aurkitu zuten. Min zuen sabelaldean eta beste gizon batek sastatu zuela oihukatzen zuen. Ustezko erasotzaileak alde egin zuen baina agenteek harrapatu zuten eta zauritua sastatu izana aitortu zuen. Ondoren, agenteek arma zuri bat aurkitu zuten zabor edukiontzi baten alboan. Erasotuak zauri arinak ditu.

ATXILOKETA BIZIKLETA BAT LAPURTZEAGATIK
Bestetik, Udaltzaingoak astelehen gauean gizon bat atxilotu zuen bizikleta bat lapurtu zuelako Nafarroa kaleko denda espezializatu batean.  Atxilotuak bizikleta hartu zuen erakusleihotik eta alde egin zuen, bizikletaz, ziztu bizian. Zerbitzuz kanpo zegoen Ertzaintzako agente batek dena ikusi zuen. Agentea bizikletaz ibiltzen ari zen eta ustezko lapurra jarraitu zuen, BEC inguruan harrapatu arte.

Udaltzaingoek bizikleta hartu eta eraman zuela aitortu zuen gizona identifikatu zuten. Beste lekuko batek gertakariak berretsi zituen. Hortaz, Udaltzaingoek gizona atxilotu zuten, ebasketa delitu bat egotzita. Lapurtutako bizikletak 1.650 euro balio ditu.