Barakaldoko ACEk 1.000 jai-elastiko banatuko dizkie bezeroei

0

Tokiko merkataritzan erosten dutenak sarituko ditu datorren astelehenetik aurrera, hilak 10,»Jaiaren arima» kanpainak

ACE Barakaldoko Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkarteak, Barakaldoko Udalarekin eta Inguralderekin lankidetzan, berriro jantzaiko ditu bezeroak festaz. Iaz elastiko pertsonalizatuak banatu ondoren, erakundeak berriz jarri du abian Jaiaren Arima kanpaina. Hala, ACEk kanpainari atxikitako 108 saltokien eskura jartzen ditu tiketak, hurrengo astelehenetik aurrera bezeroen artean banatu ahal izan ditzaten.

Tiket bakoitza kamiseta batekin trukatu ahal izango da, eta aurten ere kalera aterako dituzte Jolínen irudia – Karmenetako  maskota – eta esaldi dibertigarriak.»ACE Barakaldok erakutsi nahi die herritarrei tokiko merkataritzan kontsumitzeak gure kaleak dinamizatzen dituela, eta, horregatik, bat egiten dugu gure inguruko festa garrantzitsuenekin . Merkataritza festaren arima ere badela erakutsi nahi dugu», adierazi du Alberto Ruizek, elkarteko presidenteordeak.

«Gure kaleak bizitzaz betetzeaz gain, hiria bizi duen merkataritza daukagu, eta egiten ditugun hitzordu garrantzitsu guztiekin konprometituta dago», azpimarratu du Amaia del Campo alkateak, elkarteari eskerrak emanez.Horrela, datorren astelehenetik aurrera, kanpainari atxikitako establezimenduetan gutxienez erosketa bat egiten dutenek tiket bat jasoko dute, izakinak agortu arte. Guztira 1.000 txartel banatuko dira, eta Barakaldoko ACEk uztailaren 13, 14 eta 15ean kaleetan jarriko dituen karpetan trukatu beharko dira. «Aurten  egun 1etik 3 egunera luzatu dugu banaketa jaiak hasi aurretik, txupin-jaurtiketan jendeak jaietako elastikoa eramatea nahi dugulako», adierazi du Ruizek. Karmenak hasi aurreko egun horietan, merkatarien elkarteak karpa bat jarriko du Gurutzetako metroaren irteeran, San Bizente elizatearen plazan eta Bide Onera plazan, hurrenez hurren. 10:00etatik 15:00etara bitartean, tiketa lortu dutenak kamiseta batekin trukatu ahal izango dute, honelako esaldiekin: Jaiaren arima naiz edo  % 100 barakaldokoa.Informazio guztia eta kanpainari atxikitako saltokien zerrenda www.acebarakaldo.com webgunean daude eskuragarri.

Informazio guztia eta kanpainari atxikitako saltokien zerrenda www.acebarakaldo.com webgunean daude eskuragarri.