
Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 4an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau xedatu da; Margarita Uría Etxebarria andrea Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea