Garain ere MobiDurangaldea orientazio zerbitzua martxan

0

MobiDurangaldea jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua 2020an martxan jarri zen. Helburuetako bat izan da, pixkanaka-pixkanaka, zerbitzua Durangaldeko mankomunitateko udalerri guztietara zabaltzea, eta oraingo honetan Garaira iritsi da.

Garaiko orientazio zerbitzua San Miguel auzoan dagoen erabilera anitzeko eraikuntzan dago kokatua, orientatzaileak Danel du izena eta asteazkenero 12:00tatik 14:00tara arreta eskaintzen du.

Bakarkako aholkularitza emateaz gain, talde ekintzak ere antolatzen dituzte. Asteazkenero 12:00tatik 13:00tara talde saio bat egiten da, mugikortasuna, indarra eta malgutasuna lantzeko.

Harremanetan jartzeko telefono honetara dei dezakezue: 664286118.