Auzitegi Konstituzionalak ez du Udal Legea errespetatu, nahiz eta ez duen inongo arazorik sortu Euskadin

0
  • Euskadi Europako Eskualde Berritzaile gisa indartu da

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.

Tokiko erakundeetako legearen inguruan Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiari buruz, Bingen Zupiria bozeramaileak zehaztu du Jaurlaritzak ez duela ezagutzen Auzitegi Konstituzionalaren epaia, ezagutzen dena “Auzitegi Konstituzionalak publiko egin zuen prentsa ohar bat” dela baizik.  Zentzu honetan, adierazi du prentsa oharrak baldintzatu egiten duela egin den interpretazioa, izan ere, prentsa oharraren arabera “lehentasuna ematen zaio udaletan euskararen erabilerari” eta sailburuaren hitzetan, “hori ez da horrela”.

Auzitan jartzen den 6. artikulu horrek , bere lehenengo eta hirugarren puntuetan ere, oso baieztapen borobilak egiten dituela adierazi du Zupiriak: euskara, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala da eta aukeratutako hizkuntzan zerbitzua emateaz gain, hizkuntza sustatuko dugu lan tresna bezala. “Ofizialtasun bera ematen dio legeak euskarari eta gaztelaniari”, adierazi du.

Bozeramaileak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak bere Gobernu Programan apustu argia egin zuen eta egiten du herritarren hizkuntza eskubideak defendatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko lan hizkuntza bezela.

Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak gogorarazi du Tokiko Erakundeen Legea 2016an onartu zuela Legebiltzarrak gehiengo osoarekin eta han finkatuta geratu zirela kontu hauek.  Bestetik, adierazi du, Espainiako Gobernuak Konstituzionalera eramateko arrisku bat ere egon zela baina akordio bat lortu zela errekurtsorik egon ez zedin.

Halaber, Bingen Zupiriak azpimarratu du 2016tik ez dela inongo istilurik sortu udal mailn lege honen aplikazioaren harira. “Lege honek izan du akordio politiko bat Eusko Legebiltzarrean, izan du akordio bat Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean eta izan du erabilera paketsu bat udal erakundeetan”, gaineratu du.

“Nik ez nuke ulertuko auzitan jartzea euskaraz sortutako testu baten Konstituzionaltasuna eta ezta eg gauza bera egitea gaztelaniarekin”, amaitu du.

RIS 2023

Bere aldetik, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Europako Batzordeak argitaratu berri duen «Regional Innovation Scoreboard (RIS) 2023» txostenaren emaitzak aurkeztu ditu. Honek, Europako eskualdeko berrikuntza-sistemen jarduna neurtzen du, eta arlo horretako nazioarteko erreferentzia nagusitzat jotzen da. Sailburuak jakitera eman du Europako Batzordeak berrikuntza handiko eskualdeen artean egoera hobetu duela Euskadik, eta eskualdeko bikaintasun-polo gisa mantentzen da. “Euskadi «berrikuntza Handiko» Europako eskualdeen artean dago, 2016tik bere errendimendu berritzailea % 11,5 hazi ondoren”, adierazi du

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak bide eman dio gure Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako eta konfederazioentzako diru-laguntzen 2023ko deialdiari. Orotara, ia milloi bat euroko diru kopurua da bideratuko dena. Bozeramaileak azaldu duenez, laguntzaren zatirik handiena Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera zehatzak laguntzera bideratzeko; nagusiki, gazteria, emakume, kanpo-irudi eta komunikazio, memoria historiko, gastu arrunt eta funtzionamenduaren arloko jardueretara.

Gobernuak, halaber, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabiltzeko materialen eta dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarri teknikoak aztertzen, zuzentzen eta eguneratzen dituen dekretua onartu du gaurko bileran. Dekretu berriak hizkuntza inklusiboa errespetatuko du genero-berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, eta etorkizuneko hauteskundeen kudeaketa arinduko du. Horrez gainera, testuak legeetan egindako aldaketekin erlazionatutako berrikuntzak ere jaso ditu, esate baterako, jaits daitekeen boto-paperaren erdu berri bat atzerrian bizi diren herritarrek botoa ematea errazteko eta Hauteskunde Mahairako izendapenei alegazioak telematikoki aurkezteko aukera.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak sei legeren euskarazko bertsioa eguneratzeko eta harmonizatzeko beharrezkoak diren legegintzako dekretuak onartu ditu gaur, betiere lege horien bi hizkuntza bertsioen (euskara eta gaztelania) baliokidetasuna bermatuta gera dadin. Neurri horren bidez, hizkuntzaren ikuspuntutik idazketa desegokia izateak sor ditzakeen segurtasun juridiko ezaren arazoak saihestu nahi dira. Kontutan izan behar da euskarazko bertsioetan eguneratze txikiak eskatzen dituzten sei lege hauek 80ko eta 90eko hamarkadakoak dira eta egokitzapena beharrezkoa ikusten zen.

Hezkuntza saialaren iniziztibaz, Gobernuak itunpeko ikastetxeei laguntzak emateko deialdia egitea onartu du, enplegua mantentzeko eta irakasle-plantillak gaztetzeko akordioen esparruan, datozen urteetarako aurreikusten den demografia-beherakadaren aurrean. Deialdi honek ia 14 milloi euroko diru-kopurua du. Zupiriak adierazi duenez, deialdi honen ardatz nagusiak dira: batetik, irakasleen enpleguari eustea eta, bestetik, irakasleen belaunaldi-erreleboa erraztea.

Aurreko urteetan bezala, Gobernuak hirigintza inklusiboari buruzko diru-laguntzen deialdia egitea onartu du gaurko bieran. Diru-laguntza horien helburua da genero-ikuspegia sartzea udal-plangintzan eta -hirigintzan, eta, besteak beste, lurraldeko baliabide eta ekipamenduetarako sarbidean gizonen eta emakumeen berdintasuna bermatzea eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna handitzea.

Osasunari lotuta, gaurko Gobernu Kontseiluari jakinarazi zaio Osasun sailburuak Agindua onartu duela EITB Maratoia 2022ren bitartez bildutako funtsekin Esklerosi Anizkoitzaren inguruko ikerketa-proiektuak egiteko deialdia egingo dela.

Eta azkenik, Kulturaren arloan, alde batetik, 150.000 euroko dirulaguntza bat onartu da “Arabako Ikusentzunezko SLU” entitatearentzat “Tximist” izeneko proiektuaren bitartez euskarazko edukiak sare sozialetetara eta Spotify bezelako plataformetara hurbiltzeko. Eta, bestetik, kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 350.000 euro bideratuko ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko