Barakaldoko Karmenetako abestirako koreografia proposatu dute Jolin eta Deabruk, Arimaktoreren eskutikano de Arimaktore

0

Jai Batzordearen bitartez, Idoia Anzorandia (letra) eta David Nanclaresek (konposizioa) sortutako  Barakaldoko jaietako Zapia jantzi, irrifarra piztu abestiak badauka dagoeneko koreografia.  Jolin eta Deabru dantzatzen hasi, eta bideo bat sortu dute Barakaldoko Karmenetako ereserkia dantzatzeko urrats errazak proposatzeko. Bideoan, besteak beste, Porco Bravoko Manu, Endika Lahaine, Hala Dzipoko Eider Zenarrutzabeitia,  David Gorospe bateria-jotzailea, Alberte Sanmartín  gaitaria, Iñaki Kortazar dulzaineroa eta Txopo ageri dira.

Gaurtik ikus daiteke Arimaktorek egindako koreografiaren bideoa Barakaldoko Udaleko gizarte-sareetan, alegia,  Facebook, Twitter eta Instagramen. Youtubeko udal kanalean ere bai.