Gobernu Kontseiluak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabiliko diren eredu, material eta dokumentazio ofizialen eguneraketa arautu du

0
  • Dekretu berriak hizkuntza inklusiboa errespetatuko du genero-berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, eta etorkizuneko hauteskundeen kudeaketa arinduko du
  • Modu horretan, Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen modernizazioa eta gardentasuna sustatuko ditu

Gobernu Kontseiluak, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eskatuta, gaur onartu du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabiltzeko materialen eta dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarri teknikoak aztertzen, zuzentzen eta eguneratzen dituen dekretua. Era berean, dekretuak ekipamendu horiek hauteskundeen operadoreei entregatzeko prozedura ere ezartzen du.

Dekretu berri honek legeetan azkena egindako aldaketetara moldatzen du araudia, erabiltzen diren inprimaki-ereduen estiloa eta edukia bateratzen du eta hauteskundeen kudeaketa sinplifikatzen du, Euskadiko hauteskunde-prozesuen gardentasunean eta etengabeko hobekuntzan laguntzeko.

Horretarako, beste hainbat alderdiren artean, hauteskundeetan erabili beharreko materialetako hizkuntza aztertu eta moldatu da genero-ikuspegia kontuan hartuta, euskarazko testuak aztertu eta beharrezko hizkuntza-aldaketak egin dira hobeto uler daitezen eta estilo-akatsak eta akats tipografikoak zuzendu dira bi hizkuntza ofizialetan.

Horrez gainera, testuak legeetan egindako aldaketekin erlazionatutako berrikuntzak ere jaso ditu, esate baterako, jaits daitekeen boto-paperaren erdu berri bat atzerrian bizi diren herritarrek botoa ematea errazteko eta Hauteskunde Mahairako izendapenei alegazioak telematikoki aurkezteko aukera.

Dekretu berri hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik indarrean jartzen denean, aurreko araudia indargabetuta geratuko da.