Hezkuntza Sailak 13,8 milioi euro bideratu ditu itunpeko ikastetxeetan enplegua mantentzeko eta plantillak gaztetzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
  • Deialdiak diru-laguntzak jasotzen ditu itunpeko ikastetxeentzat, beren irakasleak birkolokatu ditzaten, ikasgelak murriztu daitezkeela aurreikusita, edo irakasle-plantillak gaztetu ditzaten errelebo-kontratuen bidez.

Hezkuntza sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Agindu bat onartu du gaurko bileran. Agindu horren bidez, itunpeko ikastetxeei laguntzak emateko deialdia egiten da, enplegua mantentzeko eta irakasle-plantillak gaztetzeko akordioen esparruan, datozen urteetarako aurreikusten den demografia-beherakadaren aurrean. Deialdi honek 13.826.073 euroko diru-kopurua du diru-laguntza horietarako.

Honako hauek dira deialdi honen ardatz nagusiak:

  • Batetik, irakasleen enpleguari eustea: ikasgela-kopurua murriztearen ondorioz lanpostua gal dezaketen irakasleen birkokapena bermatzea.
  • Bestetik, irakasleen belaunaldi-erreleboa erraztea, irakasle zaharrenen erretiroa eta irakasle gazteenak lanbidera sartzea erraztuz: erretiro partziala eta errelebo-kontratua, Administrazioaren laguntzarekin.

Beraz, laguntza hauen onuradun izan daitezke 2022-2023 ikasturterako hezkuntza-ituna duten EAEko ikastetxe pribatuak. Ikastetxe itxierak ez dira deialdi honen xedetzat hartzen.